XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILA Apirilaren 12ko 108/1988 DEKRETOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saileko Goren-Kargudunek beren karguei utz diezaietela erabakiz.

Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18garren atalak j idazatian, 26garrenak 6. zatian eta 29garrenak diotenaren arauera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Apirilaren 12ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Jarraian adierazten diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saileko Goren-kargudunek beren karguei utz diezaietela, Arduralaritzako beste kargu batetara igarotzen bait dira.

- Juan Carlos Girbau García Jaunak Hezkuntza-Egitamugintza eta Arduralaritzako Sailburuorde izateari.

- Pilar Valiente Lecuona Andreak Oinarrizko Irakaskuntzetako Artezkari izateari.

- Ignacio Borinaga López Jaunak Irakaskuntza Arteinetako Artezkari izateari.

- Jesús Romeo Martínez Jaunak Hezkuntza-Azterlan, Diruegitamu eta Arduralaritzako Artezkari izateari.

- José Miguel Ortiz de Lataburu Jaunak Lanarigo-Artezkariorde izateari.

- Antonio Ochoa Verde Jaunak Baliabide-Artezkari izateari.

Bigarren Atala.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko indarrean.

Gasteizen, 1988.eko Apirilak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.